Ibarrako 2030 agendarako ekintza-planari azken ekarpenak egiteko aukera

Ataria 2025eko maiatzaren 14a

Ibarrako Udalak, Ibarrako 2030 Agendaren 2024-2030 Ekintza Plana egiteko konpromisoa hartuta 'Ibarra Agenda 2030. Amesten dugun herria' deituriko prozesua abiarazi zuen 2024ko apirilean eta aurtengo otsaila bitartean horretan jardun da. Herritarrek maiatzaren 23ra arte izango dute bertan ekarpenak egiteko aukera.

Ekintza-plana diseinatzeko garaian, iazko udazkenean landutako diagnostikoa oinarritzat hartzeaz gain, Ibarrako sektore ezberdinen ordezkariekin parte hartze saio ezberdinak garatu dira herriko sektore ezberdinekin. Horiek guztiek egindako ekarpenei eta udal mailan egindako lanketari esker, Ibarrako Udalak 2030 urtera begirako ekintza-plana eskuartean du. 

Hala ere, herritarren ekarpenak oraindik ere ezinbestekoak dituzte eta horretarako galdetegi bat prestatu du udalak, herritar bezala Ibarrako etorkizunerako garrantzizkoak izan daitezkeen ekintzak proposatu ahal izateko. Informazio gehiagorako Ibarrako webgunean lor daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!