Bertso saioa egingo dute ostiralean, Ibarran

Ataria 2025eko maiatzaren 5a

Aner Euzkitze, Maider Arregi, Sustrai Colina, Unai Mendizabal eta Andoni Egaña bertsolariak izango dira ostiralean, 19:30ean, Ibarrako elizan.

Bost bertsolariek hartuko dute Ibarrako eliza ostiralean. Horiek izango dira, hain zuzen, Aner Euzkitze, Maider Arregi, Sustrai Colina, Unai Mendizabal eta Andoni Egaña. Olatz Eizagirre ariko da gai jartzaile lanetan. Sarrera doakoa izango da, eta saioaren aurretik eta ondoren Euskaraldiko txapak hartzeko aukera egongo da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!