Jaietako kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu du Ibarrako Udalak

Ataria 2025eko apirilaren 18a

Lanak aurkezteko epea ekainaren 13a izango da, eta 30 euroko saria egongo da irabazlearentzat.

Ibarrako Udalak 2025eko Ibarrako jaietako esku-programaren azala eta kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu du. 16 urtetik gorako pertsona orok parte hartu ahalko du, eta bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu ahal izango ditu.

Ibarrako jaiak 2025 izango da lan guztietan, ongi nabarmendurik, azalduko den testua. Ibarrako jaiekin zerikusia duen ezaugarriren bat edota irudiren bat jaso eta adierazi beharko da. Era berean, generoaren irudikapenean erabilitako irudiek oreka bilatu beharkoko dute, rol eta estereotipo tradizionalak azpimarratu gabe, eta sexu, arraza, adin, kultura edo sexu-aukeren arloan diferentzien tratamendu gutxiesgarria ekidinez.

Aurkezten diren lanak ideiak nahiz edukiari dagokionez originalak eta beste inon ez aurkeztutakoak izan behar dute. Ezinbesteko baldintza da lanak originalak izatea (ez beste batzuen kopia edo imitazioa, baizik eta egilearen asmamenaren emaitza, IA adimen artifizialaren erabilera alde batera utzita) eta argitaragabeak (inoiz argitaratu edo jendaurrean ezagutzera eman ez direnak).

Ekainaren 13a izango da lanak aurkezteko azken eguna, Ibarrako kultur etxean egin beharko da. Aurkezten den lanarekin batera, eta kartazal itxi baten barnean, egilearen datuak sartu beharko dira (Izen-abizenak, helbidea, NAN zenbakia, adina eta telefonoa). Kartazalaren kanpoaldean eta aurkezten den lanaren atzealdean goitizena idatziko da.

300 euroko saria izango da irabazlearentzat. Informazio gehiago nahi duenak Ibarrako kultur etxera deitu ahalko du, 943 670 399 telefono zenbakira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!