Artisauen bilgune bihurtu da Ibarrako plaza

Ataria 2025eko apirilaren 12a

Ibarrako Gazte Asanbladak antolatuta, Artisauen Azoka egin dute herriko plazan. Artisauen produktuak ikusi eta erosteko aukera izateaz gain, hainbat herrialdetako jakiak dastatzeko aukera egon da.

Kultur ekintza ugari antolatu ditu Ibarrako Gazte Asanbladak astebururako. Gaur goizean Artisauen Azoka egin dute plazan. 16 postu bildu dira eta artisauen lanez gain, kultur etxeko tailerretan parte hartzen dutenen lanen erakusketa ikusteko aukera izan da, gazteenak Sormen Txokoan aritu dira eta Munduko Gastronomia txokoan hainbat herrialdetako gastronomia dastatzeko aukera izan da.

EGITARAUA

  • Apirilak 12, larunbata
    • 11:00. Artisauen Azoka, plazan.
    • 17:30. Mahai-ingurua, Gaztetxean: Euskal Herriko Gaztetxe eta Gazte Asanbladen proiektuak.
    • 19:00. Mahai-ingurua, plazan: Literatura, musika eta iraultza.
    • 23:30. Kontzertuak Gaztetxean: Ezezez eta Jugy.

  • Apirilak 13, igandea
    • 18:00. 'Rifqa' liburuaren errezital musikatua.
    • 19:30. Kontzertua: Mahi Kobat.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!