Jubenilek 7. postua lortu zuten eta seniorrek berriz zilarrezko domina. Bestalde, bakarkako sailkapenean, Inko Oruesagasti txapelduna izan zen uztaiarekin.
Igandean, berriz ere Gernikan, bi taldeek eta Inko Oruesagastik hartu zuten parte Euskadiko bigarren ligan, jubenilek 3. postua lortuz, seniorrek 2. postua eta azkenik Oruesagasti txapeldun izan zen berriro ere. Egun berean, Oiartzungo kiroldegian benjaminen bigarren topaketa egin zen. Bertan, Belabietako Muñagorri, Anoeta eta Samaniego taldeek parte hartu zuten eta Kima Tormok, Ane Arrutik eta Jone Martinezek pilotako ariketa egin zuten.
Horrez gain, aurreragoko asteburuan ere asteburu bikaina izan zuten Belabieta kirol klubeko gimnastek. Larunbatean, martxoak 29, Azkoitiko kiroldegian Gipuzkoako Federatuen Txapelketa egin zen, eta bertan Inko Oruesagasti Gipuzkoako txapelduna izan zen senior mailan eta Cristina Serranok ere lehenengo postua lortu zuen June Marinekin, senior taldeen artean. Aparatuen sailkapenari dagokionez, Cristina Serranok 5. postua lortu zuen pilotarekin eta Inko Oruesagasti Gipuzkoako txapelduna izan zen sokarekin, txapeldurnordea mazoekin eta 6. postua lortu zuen uztaiarekin egindako ariketan. Taldeko lehian, Belabietako senior taldeak 2. postua lortu zuen eta oinarrizko jubenilak 3.a. Igandean, berriz, Belabietako jubenil Herrikide taldeak 9. postua lortu zuen Gasteizen ospatu zen Itzal torneoan eta infantil Anoetakoek 4.a.
Horrez gain, igandean, martxoak 30, Belabietako gimnastek Portugaleteko Peñota torneoan parte hartu zuten. Bertan, Henar Garmendiak brontzezko domina lortu zuen uztaiaren ariketan eta June Makibarrek 6. postua zintarekin. Bestalde, Belabieta senior B taldeak torneoko txapeldunak izan ziren eta kadete Anoeta taldekoek brontzezko domina lortu zuten.
Hurrengo topaketak, apirilak 12an izango dira. Xixili torneoan izango dira Belabietakoak, Bermeon, senior amateur taldea, Uxue Estivariz zintarekin eta Henar Garmendia uztaiarekin. Igandean, apirilak 13, berriz Guadalajarara izango dira Oinarrizko Espainiako Txapelketan, eta bertan Inko Oruesagastik parte hartuko du.