Ibarrako Udalak, ohi bezala, bozeto lehiaketa antolatu du. Lehiaketaren helburua aurkeztutako marrazkien artean 2025ko jai-egitaraurako marrazkiak aukeratzea da. Gaia librea da, baina lehiaketaren helburua zein den kontuan harturik, marrazkiek zerikusia izan beharko dute festekin. Ibarran bizi edo ikasten duten haur eta gazteek aurkeztu ahal izango dituzte lanak eta hiru kategoria izango ditu: LH1-LH3 eta LH4-LH6 maila bitarteko ikasleak eta DBH1-DBH4 mailetako ikasleak. Epaimahaia Festa Batzordeak izendatzen dituen ordezkariek osatuko dute.
Lanak elaborazio teknika librez eginik aurkeztu beharko dituzte parte hartzaileek. Marrazkien formatua A4 neurrikoa izango da eta berauen antolaketa bertikala izango da. Aurkeztutako lanek Sanbartolomeak 2025 adierazpena eta Ibarrako armarria (edota berau jartzeko lekua) eduki beharko dituzte nahitaez.
Lanek ez dute egilearen izenik edota adierazpenik izango, eta hauek ere gutun-azal itxian entregatu beharko da, ondorengo datuekin: egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa, jaiotze data, ikastetxea eta kurtsoko datuak.
LH1-LH3 bitarteko mailakoen kategoriako sarituak, 125 euroko balea jasoko du marrazketa-materiala erosteko, eta LH4-LH6 bitarteko mailakoen kategoriako irabazleak ere sari bera irabaziko du. DBH1-DBH4 bitarteko mailakoen kategoriako sarituak, berriz, marrazketa digitalerako tableta irabaziko du. Lanak ekainaren 13a baino lehen entregatu behar dira Ibarrako kultur etxean. Lehiaketaren epaitza abuztuan jakinaraziko da eta irabazleei aldez aurretik abisatuko zaie.