Sukaldaritza osasuntsuko ikastaroa egingo dute Ibarran

Ataria 2025eko apirilaren 9a

Afari azkarrak eta osasuntsuak egiten ikasteko ikastaroa egingo dute apirilaren 24an, 18:00etatik 20:00etara, Ibarrako Xepla elkartean. Miriam Oritz sukaldariak gidatuko du saioa.

Ibarrako Udalak eta Hauspoa Kultur Elkarteak elkarlanean, sukaldaritza osasuntsuko ikastaroa antolatu dute. Miriam Oritz sukaldariak gidatuko du saioa, eta bertan afari azkarrak eta osasuntsuak egiten irakatsiko ditu, «garaian garaikoa eta lekuan lekukoa». Ikastaroa apirilaren 24an, ostegunean izango da, 18:00etatik 20:00etara, Ibarrako Xepla elkartean. Aurretik eman beharko da izena kultur etxean eta egunean bertan 5 euro ordaindu beharko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!