Ibarrako Udalak, Ibarrako 2030 Agendaren 2024-2030 Ekintza Plana egiteko konpromisoa hartuta Ibarra Agenda 2030. Amesten dugun herria deituriko prozesua abiarazi zuen iazko apirilean eta aurtengo otsaila bitartean horretan jardun da. Ekintza plana diseinatzeko garaian, iazko udazkenean landutako diagnostikoa oinarritzat hartzeaz gain, Ibarrako sektore ezberdinen ordezkariekin hainbat parte hartze saio egin dituzte. Horiek guztiek egindako ekarpenei eta udal mailan egindako lanketari esker, Ibarrako Udalak 2030 urtera begirako ekintza plana eskuartean du eta gaur aurkeztuko dute, 18:30etan, Kultur aretoan.
Bileraren iraupena ordu eta erdikoa izango da eta orain arteko pausoak laburbiltzeaz gain, udalak ekintza-planaren edukia azalduko du. Bilerara gerturatzen diren herritarrek ekarpen berriak egiteko aukera izango dute.