Bihar erosi ahal izango dira Ibarrako merkataritza bonuak

Ataria 2025eko martxoaren 31

Ibarrako Merkatarien Elkarteak herriko hainbat denda eta tabernatan gastatzeko bonuak salduko ditu bihar.

20 euroko bonua hartuta, 30 euroko erosketa egin ahal izango da Ibarrako Merkatarien Elkartearen ekimenari esker. Bihar jarriko dituzte salgai bonuak 19:00etatik 20:00etara Euskal Herria kaleko 12. zenbakian, eta NAN bakoitzeko bonu bakarra eskuratu ahal izango da. Erosketak ekainaren 20ra bitarte egin beharko dira.

Bonuak erabiltzeko saltokiak:

  • LM ile apaindegia
  • Karlatz garagardotegia
  • Ibarra optika
  • Oramahai Makiu okindegia
  • Etxerama altzariak
  • Bikoitz arrandegia
  • Bitxori janari denda
  • Maial Estetika
  • Ekin fisioterapia zentroa
  • Joxe Mari Barriola harategia
  • Oreka belardenda
  • Elduaran Hortz Klinika
  • E. Uranga harategia
  • Ibarburu-Coviran janari denda
  • Errazkin Artola harategia
  • Goxobi gozoki denda
  • Eguzkilore taberna
  • Tarukutraku musika denda
  • J.B. Barriola harategia
  • Kiribil ile apaindegia

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!