Asteburu Kulturalaren bueltako ekintza ugari izango dituzte Ibarran

Ataria 2025eko martxoaren 31

Ibarrako Gazte Asanbladak, Aste Kulturalaren bueltan, artisauen azoka antolatu du apirilaren 12rako; Ibarrako plaza postuz beteko da 11:00etatik aurrera.

Aste Kulturalaren bueltan hainbat ekintza antolatu ditu Ibarrako Gazte Asanbladak. Datorren ostegunean, apirilak 10ean abiatuko dute egitaraua, 18:00etan Gaztetxean egingo duten bertso tailerrarekin, eta ondoren, 19:00etan, pintxo-poteoa izango dute.

Asteburu osoan ekintza ugari izango dituzte aukeran; besteak beste, dantza emanaldia, kontzertuak edota mahai-inguruak. Baina horien artean izango dira ekintza potoloak ere.  Horietako bat da datorren larunbaterako, apirilak 12rako antolatu duten azoka.

Hala, artisauen postu ugarik beteko dute 11:00etatik aurrera Ibarrako plaza. Artisauen artean izango dira, Lau. a, Haritxo, Hemendik hara, Ez da bide txarra, Zeus bitxiak, Pott keramika, Piinpirin, Ehunduz bitxiak, Dilin Dan edota Agur Hadmade. Literaturako sortzaileen artean, berriz, Susa, Katakrak eta Artekak jarriko dute postua. Eta horrez gainera, Sormen Txokoa, Munduko Gastronomia eta IGAren merchandaising-a erosteko aukera ere egongo da.

Bertso afarirako tiketak salgai

Apirilaren 11n bertso afaria egingo dute, Andoni Rekondo, Amaia Iturrioz, Mikel Iturrioz eta Maide Garmendia bertsolariekin batera. Tiketak salgai daude dagoeneko, Zubiaurre, Eguzkilore, Atari eta Iepa tabernetan. Sendi ekintza elkartean izango da, eta ikasbidaiako DBHko ikasleekin elkarlanean antolatu dute.

EGITARAUA

  • Apirilak 10, osteguna
    • 18:00. Bertso tailerra, Gaztetxean.
    • 19:00. Pintxo-poteoa, Gaztetxean.
  • Apirilak 11, ostirala
    • 18:00. Alurr Dantza Taldea, plazan.
    • 18.45. 'Nondik abiatu inora', plazan.
    • 21:00. Bertso afaria, Sendi ekintzan.
    • 23:30. Kontzertuak Gaztetxean: Mark Duti eta Ü.
  • Apirilak 12, larunbata
    • 11:00. Artisauen Azoka, plazan.
    • 17:30. Mahai-ingurua, Gaztetxean: Euskal Herriko Gaztetxe eta Gazte Asanbalden proiektuak.
    • 19:00. Mahai ingurua, plazan: Literatura, musika eta iraultza.
    • 23:30. Kontzertuak Gaztetxean: Ezezez eta Jugy.
  • Apirilak 13, igandea
    • 18:00. 'Rifqa' liburuaren errezital musikatua.
    • 19:30. Kontzertua: Mahi Kobat.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!