Txapelaren lehiatik kanpo

Ataria 2025eko martxoaren 24a

Euskal Herriko Sokatira Txapelketaren misto mailako finala izan zen jokoan atzo Belabieta kiroldegian, eta Ibarrak laugarren postua lortu zuen.

Podiumeko lehen postuan Beti Gazte geratu zen, bigarren Txantrea eta hirugarren Berriozar. Misto maila 580 kilokoan jokatzen da, eta Ibarra Sokatira Taldekoek 554 kilo pisatuz lehiatu ziren. «Pisuz oso behera ginen beste taldeekin konparatuta, eta horrek eragin handia du bi talde paretsuren aurrean», esan dute Ibarrakoek. «Ahaleginak egin ditugu taldeak eusteko, baina eraman egin gaituzte aurretik geratu diren hirurek».

Txapelketa horrekin bukaera eman diote sokatirako goma gaineko denboraldiari, eta bide batez Ibarra Sokatira Taldekoek ere bukatu dute denboraldia. Aurtengoan txapela irabazi dute emakumezkoen 500 kiloko kategorian.

Argazkiak: Potronko

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!