Asteburura begira dago Ibarra Sokatira Taldea

Ataria 2025eko martxoaren 13a

Ibarra Sokatira taldeko tiralariek nesken 500 kiloko finala eta mutilen 560 kilokoa izango dute larunbatean, Abadaiñon (Bizkaia).  

Pasa den asteburuan Pobes herrian (Araba) neskek goma gaineko 500 kiloko bigarren jardunaldia jokatu zuten eta bigarren egin zuten. Beti Gazte taldea izan zen lehena eta hirugarren Txantreak egin zuen. Puntuaketa orokorrean beraz, aurretik doaz, baina larunbateko hirugarren eta azken jardunaldia oso garrantzitsua izango da. 

Mutiletan goma gaineko 600 kiloko proba pasa den asteburuan izan zen. Lesio bat tarteko Ñapurrak-eko eta Abadiñoko tiralari banarekin osatu behar izan zuten taldea eta finalean sartzea lortu zuten. Pobesen bosgarren egin zuten, eta Beti Gazte, Ñapurrak eta Zuraide sailkatu ziren lehen hiru postuetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!