Martxel Larrazaren Xerka fotokazetaritza proiektuaren argazki erakusketa ikusgai izango da Ibarran. Euskal landa eremuko LGTBI+ komunitatearen istorioak eta erretratuak biltzen dira erakusketan. Erakusketaren aurkezpena ostiralean izango da, 19:30ean, Benito Izagirre kultur etxean, Joseba Olagaraik gidatutako solasaldiarekin.