Lapurretak eta iruzurrak ekiditeko hitzaldia eskainiko du Ertzaintzak, Ibarran. Martxoaren 25ean, asteartean, izango da, 17:00etan, Ibarrako kultur etxean eta hurrengo gaiak jorratuko dituzte: Nortasunaren usurpazioa bankuan, online erosketa seguruak, dirua ateratzea modu seguru batean eta adineko pertsona bati iruzur egiten ari diren identifikatu.
Gai honen inguruan interesa duten orori zuzendua dago. Doakoa da, baina aurretik eman behar da izena, eta beraz, interesa duten herritarrek ibarra@adinkide.org helbidera idatzi behar dure edo 611 24 07 26 zenbakira deitu.