Ibarra Sokatira Taldeko emakumezkoak lehen postuan jarri dira

Ataria 2025eko otsailaren 25a

Berangon jokatu da Euskal Herriko Sokatira Txapelketako jardunaldi berria, eta Ibarrako emakumezkoak lehen postuan jarri dira 500 kiloko lehen eguna jokatu eta gero.

Asteburuan Euskal Herriko Sokatira Txapelketako bi lehia izan dira. Emakumezkoetan 500 kiloko lehen jardunaldia jokatu da eta bertan Ibarra lehen postuan jarri da. Gizonezkoetan 600 kiloko mailan aritu dira eta Ibarrak finalera sailkatzea lortu du, seigarren eginez.

Berangon jokatu ziren bi lehiaketak, larunbatean. Emakumezkoetan sei talde ari dira lehian, eta Ibarra Sokatira Taldeak bost neurketak irabazi zituen, sei puntu lortuz eta lehen postuan jarriz. Bigarren Txantrea izan zen, lau neurketa irabaziz. Hirugarren postuan Beti Gazte dago. Sei talde izanik, ez da finalik izango, eta hiru jardunaldietan lortutako puntuek emango dute azken sailkapena.

Gizonezkoetan zortzi talde ari dira lehian eta Berangokoa bigarren jardunaldia izan da 600 kilotan. Ibarrak zazpigarren postua lortu zuen bertan, baina bi jardunaldiak kontuan hartuta seigarren postua lortu eta finalerako sailkatzea lortu du. Finala martxoaren 8an izango da, eta Pobesen jokatuko da.

Argazkiak: Potronko

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!