Pentsiodunentzat marrazketa tailerra

Ataria 2025eko otsailaren 14a

Bizi Nahi jubilatuen elkartean emango dute martxoan, eta doan izango da.

Ibarrako Udalak pentsiodunei zuzendutako marrazketa tailerra antolatu du. Martxoan izango da, Bizi Nahi jubilatuen elkartean, eta izena eman nahi dutenek otsailaren 28a baino lehen egin beharko dute, 943 67 04 15 zenbakira deituta.

Ikastaroa doan izango da, eta koloretako arkatzezko marrazketa landuko dute, lau egunetan zehar: martxoaren 7an, 14an, 19an eta 28an. Goizez izango da, 09:00etatik 11:00etara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!