Ibarra Sokatira Taldeko emakumezkoak, bigarren

Ataria 2025eko otsailaren 5a

Euskal Herriko Sokatira Txapelketaren zortziko modalitatean, emakumezkoen 540 kiloko eta gizonezkoen 640 kiloko mailetan hirugarren eta azken jardunaldia jokatu zen, larunbatean, Lesakan.

Ibarra Sokatira Taldekoen zortziko bi talde lehiatu zen, eta emakumezkoek bigarren egin zuten, bai jardunaldian zein sailkapen orokorrean.

Zilarrezko dominarekin itzuli ziren, beraz, emakumezkoen taldekoak. Beti Gazte izan zen jardunaldiko irabazlea eta baita txapelketakoa ere. Hirugarren postuan Badaiotz sailkatu zen. Laugarren eta azken postuan Abadiño geratu zen.

Gizonezkoetan bosgarren postua lortu zuen Ibarra Sokatira Taldeak, bai jardunaldian zein txapelketan. Guztira sei talde aritu dira lehian txapelketa horretan, eta Beti Gazte, Ñapurrak eta Zuraide A izan ziren podiumera igo zirenak.

Argazkiak: Potronko

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!