Lehen zatia 0-2 amaitu zen Martin eta Txikiren golekin. Aldageletatik igarotzeak Castrokoak aktibatu zituen eta pistan erreakzionatu nahi izan zuten.
Bigarren zatia 24. minutuan zaildu zen, gure kapitainak bigarren txartel horia ikusi zuenean. Borroka batean egindako falta bat izan zen eta gure ustez horrelako zigorrik ez zuen merezi. Hala ere, ibartarrek lan bikaina egin zuten 2 minutuko gutxiagotasunean golik ez jasotzeko, eta lan horren ondorioz, Chukyk 0-3koa egin zuen 27.ean.
Aldea murriztu zuten Botiren mutilek 29. minutuan partidari emozioa emanaz, nahiz eta sentsazioak ez ziren arrisku handikoak. Etxekoek aprobetxatu ez zituzten nahasmeneko minutu batzuk 1-4ra eraman zuten Davidek bere atean sartutako golarekin.
Tratu bikaina jaso genuen Castrora egindako bisitan, eta geratzen den denboraldirako onena opa nahi diegu.
Liga eta play-offak gori-gorian, Pinsequek Aragoiko derbia atera zuen eta datorren larunbatean Belabietan aurkeztuko da Laubururengandik 2 puntura dagoela play-offean postu bat lortzeko. Ez da final bat, baina datorren larunbatean asko dago jokoan, Aragoiko taldeak joaneko partidako 3 puntuak eskuratu baitzituen 6 goleko aldearekin, eta garaipen batek Ibartarrekin alderatuta posizio ezin hobean jarriko lituzke.