Ioseba Mateos irabazle II. Cap de la Nao zeharkaldian

Ataria 2025eko otsailaren 3a

C.N. Master Torrijos taldeko igerilari ibartarrak 3 kilometroko proban irabazi zuen, eta bigarrenari hamar segundoko tartea atera zion.

Garaipena lortu du Ioseba Mateos C.N. Master Torrijos klubeko igerilari ibartarrak. Xabiako (Herrialde Katalanak) Playa de la Gravan jokatutako II. Cap de la Nao zeharkaldian izan da. Hiru kilometroko distantzia den proba irabazi zuen Mateosek, eta bigarrenari hamar segundoko abantaila atera zion.

Igerilari ibartarrak 40.45ko denbora egin zuen, eta bigarren izan zen Jesus Barrosok 40.55. Hirugarrena, Francisco Javier Nuñez, minutu bat baino gehiagora iritsi zen, 42.05eko denbora eginez.

Pilar Abella, lehenengo emakumezkoa, eta Ioseba Mateos, sari banaketan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!