Bigarren egin dute Ibarrako emakumezkoek Busturian

Ataria 2025eko urtarrilaren 28a

Euskal Herriko Sokatira Txapelketan zortziko modalitatean murgilduta daude, eta asteburuan 540 kiloko eta 640 kilo mailetan bigarren jardunaldia jokatu dute

Euskal Herriko Sokatira Txapelketan zortziko modalitatean sartuta daude, eta larunbatean bigarren jardunaldia jokatu zuten emakumezkoen 540 kiloko mailan zein gizonezkoen 640 kiloko mailan, Busturian. Ibarra Sokatira Taldea bietan ari da parte hartzen, eta emakumezkoetan bigarren geratu ziren.

Emakumezkoetan eta gizonezkoetan pisu nagusian ari dira jokatzen lehiaketak. Ibarra Sokatira Taldeko emakumezkoak 540 kilotan ari dira lehiatzen eta bigarren egin zuten Busturian, Beti Gazte taldeko zortzikoaren aurka. «540 kiloko txapelketan 500 kilorekin hartu genuen parte, kiloetan oso azpitik. Beraz lortutako emaitzarekin oso gustura gaude», azaldu dute Ibarra Sokatira Taldeko kideek, eta hirugarren eta azken jardunaldian «ea zer egiteko gai garen» gaineratu dute.

Ibarrako gizonezkoak jardunaldi honetan Ñapurrak taldeko sokatiralari batekin tira zuten, eta bosgarren postuan amaitu zuten, hau da azken aurreko postuan. «Halere, lanean jarraitzeko gogotsu gaude», zehaztu dute taldetik.

Bi pisuetan hirugarren eta azken jardunaldia izango da jokoan, larunbat honetan, Lesakan.

Argazkiak: Potronko

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!