San Blas opilak egiten ikasteko ikastaroa egingo dute Gorrotxategi museoan

Ataria 2025eko urtarrilaren 22a

Ibarrako Hauspoa kultur elkarteak antolatuta, Gorrotxategi museora bisita egingo dute datorren ostegunean; interesa dutenek hilak 28a baino lehen eman beharko dute izena kultur etxean.

Hauspoa kultur elkarteak San Blas opilak egiten ikasteko ikastaroa antolatu du. Datorren ostegunean egingo dute, 18:15etan hasita, Gorrotxategi museoan. Ibarrako plazan egingo dute aurretik hitzordua, 18:00tan, denak elkar joateko. Horrez gain, ikastaroarekin bat egiten duten herritarrek museoa bisitatzeko aukera ere izango dute.

Horretarako, aurretik izena eman beharko dute, hilak 28a baino lehen, Ibarrako kultur etxean. Ikastaroak 5 euroko prezioa izango du eta egunean bertan ordaindu beharko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!