Lehiara itzuli dira Ibarra Sokatira Taldekoak

Ataria 2025eko urtarrilaren 21a

Ibarra Sokatira Taldeko emakumezkoak, Gernikan, 540 kiloko mailan. POTRONKO

Ibarra Sokatira Taldeak lehia izan du asteburuan, Gernikan. Aurreneko saioak jokatu dira gizonezkoen 640 kiloko mailan eta emakumezkoen 540 kilo mailan, Euskal Herriko Txapelketaren barruan.

Emakumezkoetan, Ibarraz gain beste hiru taldek parte hartu zuten: Abadiño, Badaiotz eta Beti Gazte. Lau talde izanik ligaxka jokatzen da eta hiru saioetako puntuazioarekin erabakitzen da irabazlea.

Ibarrako emakumezkoak pisuz oso baxu joan baziren ere aurreneko saio horretara, aurreneko postuan berdindurik geratu ziren Beti Gazterekin. Hirugarren Badaiotz izan zen eta azkena Abadiño.

Gizonezkoetan sei taldek hartu zuten parte eta horiek ere ligaxka modura dute pisu horretako txapelketa. Ibarrakoak pisuz oso baxu joan ziren arren, sokatiralari berriak izanik eginiko lanarekin «gustura eta hobetzen jarraitzeko gogotsu» amaitu zuten, taldetik diotenez. Seigarren postuan geratu ziren ibartarrak.

Ibarra Sokatira Taldekoak, Gernikan, 640 kiloko mailan. POTRONKO

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!