Zopa hitanoa bultzatzeko Seguran jaiotako antzerkia da. Mirari Martiarenak idatzia eta Idoia Uragak zuzendua. Xirikara antzerki taldeko kideek erretiro espiritual berezi batera gonbidatuko dute Ibarrako publikoa. Izan ere, datorren ostiralean antzerki honetaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek, 19:30etan, kultur etxean.