Ertzaintzak gidari bati lagundu dio Ibarran, osasun arazo baten ondorioz istripua izan ostean

Ataria 2025eko urtarrilaren 5a

Ezbeharra atzo gertatu zen Ibarran. Gidariak ibilgailuaren kontrola galdu zuen arnasa hartzeko arazo baten ondorioz. Ertzain batek BBB suspertze-tratamendua egin zion pultsua eta arnasketa berreskuratzeko, eta handik gutxira, Donostiako ospitalera eraman zuten anbulantzian.

Ertzaintzako agente batek 76 urteko gizon baten bizitza salbatzea lortu zuen atzo, Ibarran, osasun arazo baten ondorioz istripua izan ostean. Ezbeharra goizeko 11:20ak aldera gertatu zen, GI-2130 errepideko zeharbidean, Ibarra parean. Auto bat bere erreitik atera eta beste ibilgailu bat jo zuen.

Oriako ertzain etxeko patruila bat iritsi zenean, istripua eragin zuen ibilgailuaren gidaria ondoezik zegoela ikusi zuten. Pertsonak arnasa hartzeko arazoak zituen, eta ertzain bat BBB suspertze-tratamendua egin zion, pultsua eta arnasketa berreskuratzeko. Handik gutxira, anbulantzia bat iritsi zen eta osasun langileek laguntza ematen jarraitu zuten. Azkenean, Donostia ospitalera eraman zuten.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!