Kontaketa antzeztua ikusteko aukera izango da ostiralean

Ataria 2024ko abenduaren 17a

'Eguberri kontuak' kontaketa antzeztua egingo du Itziar Saenz de Ojer artistak ostiralean, 17:30etan, Ibarrako kultur etxean.

50 minutu inguruko kontaketa antzeztua proposatzen du Itziar Saenz de Ojer artistak, non Eguberria izango den gai nagusia. Gaztainak erretzen dituen bitartean, artistak bere amonagandik jasotako hainbat eguberri kontu aletuko ditu; garai bateko sinismenak, Eguberrietan Euskal Herrian zehar egiten ziren errituak edota ahozko tradiziotik jasotako kontu eta kantuak, besteak beste.

Doako ikuskizuna izango da, adin guztietarako herritarrentzako zuzenduta. Familian, lagun artean zein bakarrik ikustekoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!