Ibarrak irabazi du lauko mistoan

Ataria 2024ko abenduaren 16a

Euskal Herriko Sokatira Txapelketako 4x4ko modalitate mistoan izan zen jokoan larunbatean eta Ibarra Sokatira Taldeak lortu zuen garaipena.

Bizkaiko Murueta herrian jokatu zen larunbatean Euskal Herriko Sokatira Txapelketaren finala, 4x4ko modalitate mistoan, eta Ibarra Sokatira Taldeak lortu zuen garaipena. Bigarrenak Txantrea izan ziren eta hirugarrenak Beti Gazte. Guztira zazpi laukote aritu ziren lehian.

Ibarrako taldea Lander Otermin, Argiñe Intxaurrondo, Urtzi Otermin eta Ainara Otamendi sokatiralariek osatu zuten. Beraiekin izan ziren Jabier Otermin entrenatzailea eta Iñigo Aizpuru botileroa. Lander Oterminek azaldu duenez, «nahiko parekatua izan zen txapelketa, eta aurkari gogorrena Txantreakoak izan ziren». Ibarrako laukotean bi sokatiralari berri aritu ziren, eta Oterminek kezka bazuen nola moldatuko ote zen laukotea: «Azkenean txapelketan oso ondo aritu ginen, oso sentsazio onak izan genituen».

Argazkiak: POTRONKO

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!