Ibarrako kiroldegiko ikastaroetan izena emateko epea zabaldu dute

Ataria 2024ko abenduaren 16a

Hiru hilabeteko ikastaro eskaintza zabalduko da Belabieta kiroldegian eta horietan izena emateko aukera izango da asteazkenetik urtarrilaren 3ra bitartean.

Eskaintza zabalarekin hasiko du urtea Ibarrako Belabieta kiroldegiak. Izan ere, urtarrila eta martxoa bitarteko kirol ikastaro ugari antolatu ditu; hirugarren adinekoentzako gimnasia, yoga, tonifikazioa, boxeoa edota Hiit ikastaroak izango dituzte, besteak beste. Horietan izena emateko epea zabalduko dute asteazkenean, eta urtarrilaren 3ra arte izango da horietan izena emateko aukera kiroldegian bertan.

Bazkideek 94,92 euroko kuota ordaindu beharko dute hiruhilekoagatik, bazkide ez direnek 119, 11 eurokoa eta 24 urtera arteko ikasleak 71,19 eurokoa. Ikastaroetan alta eman ondoren, automatikoki hurrengo hiruhilekoan ere alta emango zaio. Baja eman nahi bada, eskaera urtarrilaren 5a baino lehen egin  beharko da, eta hirugarren hiruhilekoan jarraitu nahi ez bada, apirilaren 5a baino lehen.

Ikastaroen ordutegiak ikusteko eta edozein zalantza edo informazio gehiagorako ibarra.eus webgunean lor daiteke.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!