Baditu irabazleak Ibarra-Galtzakomik lehiaketak

Ataria 2024ko abe. 13a, 20:13

Komiki lehiaketaren 17. edizioa egin dute aurten eta, guztira, 215 komiki jaso dituzte; lan guztiak ikusgai egongo dira Ibarrako kultur etxean abenduaren 23ra bitarte. 17 urtetik gorakoen mailan bi lanek jaso dute lehen saria.

Urtero bezala, Ibarra-Galtzakomik komiki-lehiaketa antolatu dute elkarlanean Ibarrako Udalak eta Galtzaundi euskara taldeak eta gaur banatu dituzte sariak. Guztira, 215 komiki jaso dituzte eta guztiak ikusgai egongo dira Ibarrako kultur etxean, abenduaren 23ra bitarte.

Lau adin tartetan sailkatu dituzte parte hartzaileak eta kategoria bakoitzean saridunak izendatzen dituzte. Aurten 17. edizioa bete du txapelketak, eta badu berezitasun bat ere, hain zuzen, sari nagusia —17 urtetik gorakoa— bi lanek irabazi dutela, berdinduta: Julen Madariagaren (Altzo) Urdintasunean eta Nahikari Qian Artanoren (Astigarraga) Gure koloreak komikiek.

Horrez gain, urtero lehiaketako komiki bat argitaratzen dute eta, aurten, Qian Artanoren Gure koloreak eramango du paperera Denonartean argitaletxeak.

Gazteagoei begira, berriz, 13 eta 16 urte bitartekoen mailan, Nora Ansorena tolosarrak irabazi du lehen saria Begirada okerren atzean komikiarekin; 10 eta 12 urte arteko kategorian, berriz, Maren Martin hernialdetarrak jantzi du txapela Fishikat lanarekin; eta 9 urte artekoen mailan, aldiz, Gari Azpeitia tolosarraren Iker eta 8 mirariak globoan lana izendatu dute onena.

Epaimahaia Yurre Ugarte idazleak, Joseba Larratxe Josevisky arkitekto zein komikigileak eta Loinatz Lekuona ilustratzaileak osatu dute.

Irabazleak

  • 9 urtera arte

    • 1. Saria: Iker eta 8 mirariak globoan, Gari Azpeitia (Tolosa).

      • Saria: Opari txekea (Elkar) eta komiki bilduma (Erein).
    • 2. Saria: 3 lagun berriak, taldean aurkeztu dute (Ibarra).

      • Komiki bilduma eta Ibarrako merkatarien oparia.
    • Aipamena: Nik bi ama ditut, Lizar Uranga (Tolosa).
      • Komiki bilduma eta Babel marrazketarako materiala.
  • 10-12 urte bitarte

    • 1. Saria: Fishikat, Maren Martin (Hernialde).

      • Tamayo marrazketarako materiala eta komiki bilduma (Erein).
    • Ibarrako onena: Urunbaiko lakua, Eki Mendizabal (Ibarra).

      • Ibarrako merkatarien oparia eta komiki bilduma.
    • Aipamena: Amonaren baratzea, Irati Etxegoien (Belauntza).
      • Komiki bilduma eta Babel marrazketarako materiala.
  • 13-16 urte bitarte

    • 1. Saria: Begirada okerren atzean, Nora Ansorena (Tolosa).

      • 200€ eta komiki bilduma.
    • 2. Saria eta Ibarrako onena: Maitasuna koloreen artean, Haizea Artola (Ibarra).

      • 100€, merkatarien opari txekea eta komiki bilduma.
    • Aipamen berezia: Basoa, Ana Zubizarreta (Albiztur).

      • Tamayo zein Elkar opari txekea eta komiki bilduma.
    • 1. Aipamena: Sua uraren kontra, Xuban Armendariz (Ibarra).

      • Komiki bilduma.
    • 2. Aipamena: Frutalandia, Aiora Iturrioz (Ibarra).
      • Komiki bilduma.
  • 17 urtetik gora
    • 1. Saria: Urdintasunean, Julen Madariaga (Altzo).

      •  500€ eta Karlatz garagardotegian bi lagunentzako afaria.
    • 1. Saria: Gure koloreak, Nahikari Qian Artano (Astigarraga).
      • 500€ eta Eguzki Lore tabernan bi lagunentzako afaria.

*Saridun guztiak Xabiroi aldizkarira harpidetuko dira urtebetez

  • Danonartean argitaletxearen saria

    • Komikia argitaratzeko aukera: Gure koloreak, Nahikari Qian Artano (Astigarraga).

  • Mahala baserriko produktuez osatutako bi saskien irabazleak: 
      • Amets Alkorta Elola
      • Ainara Rodriguez Ferreira.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!