'Ataria'-k ikasturte honetan ere Erakutsiz Ikasi programa abiarazi du, eta horren barruan Ibarrako Uzturpe Ikastolako 11 eta 12 urte bitarteko ikasleak izan dira gaur, erredakzioan. Eskualdeko komunikazio taldea bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute, eta baita Ataria Irratian parte hartzekoa ere.