Gaur jakin du Lauburu Ibarrak zein izango duen aurkari Errege Kopako final-zortzirenetako kanporaketan. Lehen mailako Servigroup Peñiscola taldea izango da, kanporaketa partida bakarrera egingo da eta Belabietan jokatuko da. Urtarrilaren 7an edo 8an izango da partida berezi hori, oraindik ez baitago zehaztuta bi egun horietatik zeinetan jokatuko den.
Egun lehen mailako hirugarren postuan dago Servigroup Peñiscola. Aurreko kanporaketan Quesos El Hidalgo Manzanares lehen mailako taldea kanporatu zuen Lauburu Ibarrak, historia eginez, lehen aldia izan baitzen Ibarrako taldearentzat partida ofizial batean lehen mailako talde bati irabazten ziona.
Ospe handiko garaipena ligan
Asteburuan, Belabietan oso irudi ona utzi zuen Tafa FS taldeari 4-3ko emaitzarekin irabazi zion Lauburuk. Aurkariak puntuak lor zitzakeen 30 segundoko arbel-kolpe batengatik izan ez balitz.
Belabieta jendez bete zen, eta 2. multzoan ikus daitekeen partidarik erakargarrienetako batez gozatzeko aukera izan zuen publikoak, bai Tafak bai Lauburuk Belabietako harmailak tentsioz beteta mantendu zuen ikuskizun bat transmititzen baitzuten. Segundo gutxitan gauza asko gertatu ziren, eta taularen goialdean egotea merezi duten bi talderen arteko hartualdi bat izan zen.
Lehen zatiak erritmo bizia izan zuen eta ibartarrak aldagelara 2 golen abantailarekin erretiratu ziren. Biak Rafak eginak, zeinak berriro partida bikaina jokatu zuen zenbait unetan harmaila zutik jarriz; horietako bat madrildarraren bandako sake baten ostean ate propioan egindakoa izan zen.
Bigarren zatian, Bailonek aldea murriztu zuen 23. minutuan eta berriro berak desbideratu zuen asistentzia bat Lauburuk 3-1ekoa egin zezan. 10 minutu geratzen ziren jokatzeko eta entrenatzaile nafarrak laster atera zuen bostekoa, tartea murrizteko asmoz. Raidek 37. minutuan eta Rodrik 38. minutuan markagailua parekatzea lortu zuten 30 segundo pasatxo falta zirenean..
Talde morearen entrenatzaileak arbel kolpea jo zuen, eta, hutsartea eskatu ondoren, partidaren bila joatea erabaki zuen. Lehen konbinazioan, Chukyk Rafaren asistentzia bikaina bigarren zutoinean jasoz, garaipena eman zion etxeko taldeari. Partidaren azken zatian asko sufritzen ari ziren moreak, azaroan izandako lan-karga dela eta, hilabete neketsua izan baita etxekoentzat.
Eguberrietako atsedenerako 2 jardunaldi besterik ez dira geratzen, eta behar-beharrezkoa du atseden hori une honetan taldeak. Datorren larunbatean A.D. San Juan bisitatuko dugu Iruñean, lehen itzulia ixteko, eta abenduaren 21ean Belabietan hartuko dugu Albelda Errioxakoa.