Bihar amaituko da jostailuen elkartasun bilketa

Ataria 2024ko abenduaren 11

Parte hartu nahi duten herritarrek jostailuak uzteko bi puntu izango dituzte; goizean udaletxean, 9:00tatik 14:00tara, eta arratsaldean Gaztezulon, 16:30etatik 19:30etara.

Ibarrako Gaztezuloko gazteek jostailuen elkartasun bilketa abiatu dute, Jostailu bat irribarre bat lelopean. Honen helburua gabonetan herriko haurrak jostailurik gabe geratzea da. Herritarrek bihar arte izango dute bilketan parte hartzeko aukera. Jostailuak uzteko bi puntu izango dira; goizean udaletxean, 9:00tatik 14:00tara, eta arratsaldean Gaztezulon, 16:30etatik 19:30etara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!