Energia aurrezteko gomendioak emango dituzte Ibarran

Ataria 2024ko abenduaren 3a

Abenduaren 17an egingo dute tailerra 17:00etan, Bizi Nahi jubilatuen elkartean; parte hartu nahi dutenek abenduaren 13a baino lehen eman beharko dute izena.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun departamentuak, Ibarrako Udalarekin elkarlanean, Energia Argitu programaren baitan, energia modu eraginkorrean erabiliz eta erosotasunik galdu gabe energia eta dirua aurrezteko gomendioak ezagutzera emateko tailerra antolatu du, abenduaren 17an, 17:00etan, Bizi Nahi jubilatuen elkartean.

Norberak bere etxean ezarri ditzakeen eraginkortasun neurrietarako beharrezko materialak erakutsiko dira eta energia aurrezteko balio duten ohitura aldaketak zein diren azalduko da. Parte hartzen dutenei, Energia-aurrezkiari eta –eraginkortasunari buruzko aholku praktikoen gida banatuko zaie. Gida honetan modu erraz eta ulergarrian azaltzen dira energia aurrezteko eta eraginkorragoak izateko baliagarriak diren hainbat aholku.

Tailer honetan parte hartu nahi duten herritarrek, abenduaren 13a baino lehen izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasleen kopurua ezagutzea. Horretarako, honako bideak erabil daitezke: Posta elektronikoa bidaltzea argitu@gipuzkoa.eus  helbidera; edota 628 530 303 telefonora deitzea, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 17:00etara. Informazio gehiago www.argitu.eus webgunean izango da eskura.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!