Elkarretaratzea gaur Ibarrako plazan, kanpo espazioan izandako bandalismo ekintzak salatzeko

Ataria 2024ko abenduaren 2a

Argazkia: Ibarrako Udala

Asteburuan, Ibarrako Uzturpe Ikastolako kanpo espazioetan, bandalismo ekintza larriak izan direla salatu du ikastolak. «Kalte materialez gain, sexismoz betetako mezu iraingarriak agertu dira hormetan, gure komunitateari min egiteko asmo garbiarekin».

Ikastolak esan du ez duela halakorik onartzen, «gure herriaren etorkizuna eraikitzen den espazio batean errespetua eta elkarbizitza ezinbestekoak dira. Hezkuntzak mundua aldatzeko duen indarrean sinisten jarraitzen dugu, eta gaur, irmotasunez, jarrera horiek salatzeko elkartuko gara». Elkarretaratzea Uzturpe ikastolak eta Ibarrako Udalak deitu dute eta 17:00etan izango da plazan. Bertan elkarrekin, hezkidetzan, errespetuan eta bizikidetzan oinarritutako gizarte bat eraikitzen jarraitzeko konpromisoa berretsiko dutela esan dute.


Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!