Ibarrako Ibai Ormaetxeak irabazi du 23. Ezti Lehiaketa Ezti Argia atalean

Ataria 2024ko abenduaren 2a

Iturria: Noaua.eus

23. Erle Eguna eta Euskal Herriko 23. Ezti Lehiaketa ospatu zituzten larunbatean Usurbilen.

Erle Egunaren barruan ospatu ohi dute Euskal Herriko Ezti Lehiaketa. Aurten 23. aldiz egin zuten eta lehiaketan guztira 51 ezti poto lehiatu ziren hiru ataletan banatuta; Milalore motakoak, Ezti Argia eta Ezti Iluna. Bada, Ezti Argiaren atalean lehen saria eskuratu zuen Ibai Ormaetxea ibartarrak. Saria bere anaiak jaso zuen, bera beste azoka batean zegoelako.

Euskal Herriko 23. Ezti Lehiaketa


Milalore motakoak:
1. saria: Juan Elgarresta.
2. saria: Beñat Elorza.

Ezti argia:
1. saria: Ibai Ormaetxea.
2. saria: Markel Lizasoain.

Ezti iluna:
1. saria: Beñat Elorza.
2. saria: Igor Merino.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!