Oinarrizko jubenil taldea 16. postuan Espainiako Txapelketan

Ataria 2024ko azaroaren 28a

Belabieta kirol klubak azaroaren 21etik 24ra Zaragozan egin den Espainiako Oinarrizko txapelketan parte hartu du.

Bertan Oinarrizko jubenil taldeak, ariketa bikaina egin ondoren, 16. postua lortu zuen. «Esan beharra dago aurtengo maila izugarria izan dela eta 151 taldek parte hartu dutela jubenil kategorian», esan dute klubetik. Entrenatzaileak gimnastez «harro» daude eta «oso pozik» denboraldian zehar egindako prozesuarekin.
 
Hurrengo topaketa Gasteizen izango da, Supra Ritmica Vitoria torneoa, abenduaren 6an ospatuko dena. Bertan Eider Lasartek parte hartuko du sokarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!