Goi jaialdia, Kopako neurketaren aurretik

Ataria 2024ko azaroaren 26a

Lauburu Ibarrak Kopako kanporaketa jokatuko du gaur, 20:00etan, areto futboleko lehen mailako Quesos Hidalgo Manzanares taldearen aurka. Belabietan izango da neurketa, eta kopako final-hamaseirena dago jokoan.

Bien bitartean, asteburuan Lauburuk Alamo menderatu zuen ligako hamaikagarren jardunaldian, 9-5eko emaitzarekin. Madrildarrek hasierako 2-0ekoa irauli eta 2-4ko markagailua jarri zuten. Ibartarrek azkar erreakzionatu zuten eta atsedenaldia iritsi aurretik bi goleko aldea ezarri zuen, 6-4 aurreratuz. Aldageletatik bueltan taldeak jokoaren fase guztietan nagusi izaten jarraitu zuen eta abantaila 9-5era arte luzatzea lortu zuen.

Zorigaiztoa Gorkaren lesioa izan zen. Kolpe handia hartu zuen lehen zatian, eta ospitalera eraman behar izan zuten. Bertan, Urretxuko jokalariak perone-haustura zuela baieztatu zen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!