Sushi ikastaroa egingo dute datorren ostegunean Ibarran

Ataria 2024ko azaroaren 20a

Armintz Gorrotxategi sukaldariak gidatuko du saioa 18:00tan, kirol elkartean, eta interesa dutenek aurretik eman beharko dute izena kultur etxean.

Sushia egiten ikasteko tailerra antolatu dute Ibarrako Udalak eta Hauspoa kultur elkarteak elkarlanean. Armintz Gorrotxategi sukaldariak gidatuko du saioa datorren ostegunean, hilak 28, 18:00etan, kirol elkartean. Interesa duten herritarrek aurretik eman beharko dute izena kultur etxera gerturatuta edo 943 670 399 telefono zenbakira deituta. Tailerrak 5 euroko kostua du eta parte hartzaileek egunean bertan ordaindu beharko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!