Iker Eskisabel eta Ibai Ormaetxea elkarrekin eta Maite Urteaga izan dira garaileak

Ataria 2024ko azaroaren 16a

XIV. Ibarrako Piparra Mendi Duatloiaren irabazleak izan dira banakako modalitatean. Erreleboetan Andoni Guridi eta Aitor Urizar izan dira azkarrenak.

Eguraldi bikainarekin egin dute gaur arratsaldean XIV. Ibarrako Piparra Mendi Duatloia. Banakako modalitatean, gizonezkoetan bi lagun elkarrekin helmugaratu dira: Iker Eskisabel eskoriatzarra eta Ibai Ormaetxea arrasatearra. Bukaera batera egin dute eta helmugara elkarrekin iritsi dira, eta biak garaile sentitzen direla esan dute, txipen teknologiak Eskisabeli lehen postua eman dion arren. 1.19.31ko denbora egin dute. Hirugarren Eneko Gurrutxaga amasarra izan da, 1.20.38 eginez.

Emakumezkoetan Maite Urteaga zumaiarra izan da irabazlea, 1.42.12 eginez. Bizikletako azken zatian zulatua izan arren, eutsi egin dio, eta proba jarraitu ahal izan du, lehen postua lortuz. Bigarrena Maddi Olaetxea izan da, justu minutu batera, 1.43.12 eginez. Podiumeko hirugarren postura igo da Nekane Pradera gasteiztarra.

Erreleboetan Andoni Guridi eta Aitor Urizar oñatiarrak izan dira irabazleak, 1.19.14 eginez. Bigarrenak Liher Unzueta eta Iker Barandiaran arrasatearrak izan dira (1.20.01), eta hirugarrenak Mikel Olalde eta Pablo Zubia oñatiarrak (1.20.53).

Erlazionatuak

Irabazleen adierazpenak

Ataria 2024 aza 16 Ibarra

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!