Ikoroa eta Telleria abesbatzen kontzertua izango da ostiralean, Ibarran

Ataria 2024ko azaroaren 4a

Ibarrako eta Errenteriako abesbatzek kontzertua eskainiko dute ostiralean 19:30etan, San Bartolome elizan.

Oraingo honetan abesbatza doinuak Ibarran izango dira. Izan ere, Ibarrako Ikoroa abesbatzak kontzertua eskainiko du  Errenteriako Telleria abesbatzarekin batera. Ostiralean izango da emanaldia, 19:30etan, San Bartolome elizan. Hileta egonez gero, kontzertua orduz atzeratuko dutela jakinarazi dute antolatzaileek. Hileta amaitzean emango diote hasiera emanaldiari.

Programa

  • Hasteko. Ikoroa eta Telleria elkarrekin kantuan.
    • Agur Zaharra (J.L. Ansorena)
    • Agurra (J.L. Ansorena)
  • Ikoroa Abesbatza
    • Kantuz (A. Lesbordes)
    • Ahotik Herrira (A: M. Laboa, Hitzak: Jexuxmari Jauregi Altzotxiki)
    • Baratze Bat (A: Pier Paul Berzaitz/ Mold: X. Sarasola)
    • Lo-kanta (Musika: J. Brahams, Hitzak: Izaskun Ormaetxea)
    • Alma Llanera (A: Pedro Gutierez/ Arr. Angel Sauce)
    • Txalaparta (Gorka Kmor/ Arr. Jo Maris)
  • Telleria Abesbatza
    • llunabarra (Mocoroa)
    • Cancion Mixteca (J. Lopes Alves)
    • Can't Help Falling In Love (Arr. E. Dengson)
    • Un Fiume Amaro (M. Theodorakis)
    • Viento Del Norte (Hnos. A. Güerro)
    • Ipharedisi (Popular Africa)
  • Amaitzeko. Ikoroa eta Telleria elkarrekin. Agur Jauna (Arm: Pedro Aizpurua)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!