60 parte hartzaile IV. Ibarrako Mendi Martxan

Ataria 2024ko azaroaren 4a

Ibarrako inguruetatik aritu ziren mendizaleak, eta ibilbide motzak 10 parte hartzaile izan zituen eta ibilbide luzeak 50.

Bidetxur Mendi Klubak laugarren urtez antolatutako egitasmoak, balantze positiboa utzi du antolatzaileen artean: «Eguraldia lagun, giro paregabean ibili ziren parte hartzaileak, eta arazorik gabe burutu zuten ibilbidea». Ibarrako San Bartolome plazan elkartu ziren 60 lagunetik 50 parte hartzaileek; 30 kilometroko ibilbide luzea egin zuten, eta 10 lagunek berriz, 21 kilometroko ibilbide motza.

Hala eta guztiz ere, antolatzaileek partaideren bat galtzeko ezinegona izan zuten ibilbidean zehar; izan ere, bidea markatzeko jarririk zeuden zinta batzuk  kendu bai zituen baten batek.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!