Ibarrako gimnasioa bi egunetan itxiko dute, mantenu lanak direla eta

Ataria 2024ko urriaren 30a

Datorren astelehenean, Ibarrako Belabieta kiroldegiko gimnasioko ispiluak aldatzeko lanekin hasiko dira. Lanek bi eguneko iraupena izango dute. Beraz, astelehenean eta asteartean gimnasioa itxita egongo da eta ezingo da erabili.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!