Izena emateko epea zabalik da dagoeneko eta euren sare sozialetan topatu daiteke bertan parte hartzeko esteka. Aldez aurreko izen emate epea azaroak 1 ostirala izango da, eta galdetegia betetzeaz gain 5 euroko ordainketa gauzatu beharko da parte hartzaile bakoitzeko ES91 3035 0141 84 1410038397 zenbakira transferentzia bat eginez eta kontzeptu bezala izen-abizenak ipiniz. Egunean bertan ere ordaindu ahalko dituzte 5 euroak, aurretik izena emanda daudenek. Igandean bertan ere izena eman daiteke eta orduan parte hartzaile bakoitzak 10 euro ordainduko ditu.
08:00etan Ibarrako San Bartolome plazatik abiatuko dira ibilbide luzekoak, eta ibilbide motzekoak, berriz, 08:30ean. Bi anoa gune izango dira, Orexan eta Illarran, eta ibilbide luzekoak bietan izango dute aukera indarrak hartzeko, eta ibilbide motzekoak Orexakoan. Helmugara iristean ere pintxoak izango dira, eta horrez gain, zozketa ere egingo dute parte hartzaileen artean.
Kartelean dagoen qr kodea irakurriz, galdetegia betetzeko aukera izango dute parte hartu nahi dutenek: