Bolo eta toka jokoan aritu dira Ibarrako Kirol Elkartearen urteurrenean

Leyre Carrasco 2024ko urriaren 20a

Ibarra Kirol Elkartearen 58. urteurrena ari dira ospatzen asteburu honetan, eta gaur bolo eta toka txapelketetan igaro dute goiza.

Ospakizun asteburua ari da izaten Ibarrako Kirol Elkartearentzat. Izan ere, 58. urteurrena ospatu dute. Hain justu, atzo trikipotea egin zuten herrian zehar, eta ondoren, bazkaria izan zuten elkartean. Gaur, bolo eta toka txapelketak egin dituzte Emeterio Arrese plazan. Denera 30 parte hartzaile izan dira, eta giro ederrean aritu dira jolasean. Txapelketa amaitzean, sari banaketa egin dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!