Ioseba Mateos, hirugarren VI. Galipa Swim ur zeharkaldian

Ataria 2024ko urriaren 18a

Zierbenako portuan jokatu zen proba, eta igerilari ibartarrak podiumera igotzea lortu zuen.

Ioseba Mateos CN Master Torrijos klubeko igerilari ibartarrak beste behin lortu du podiumera igotzea. Oraingo honetan Zierbenako portuan izan da, pasa den igandean, VI. Galipa Swim zeharkaldian. Zierbenako Udalak antolatutako bi kilometroko proban hirugarren postua lortu du, 29.32ko denborarekin. Lehenengo postuan Eneko Saezmiera iritsi zen (27.17) eta bigarren postuan Asier Gomez (27.44).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!