Belabieta kirol klubak hasiera eman dio denboraldiari Xixili torneoarekin

Ataria 2024ko urriaren 17a

Urriaren 12an, larunbatean, Inko Oruesagasti eta Cristina Serrano Gernikan estreinatu ziren senior mailan uztaiarekin. Gutxi entrenatzeko aukera izan duten arren, oraindik goiz delako, lan polita egin zuten, Inkok 2. postua lortuz eta Cristinak 4.a.

Igandean, berriz, oinarrizko jubenil taldearen txanda izan zen torneo berean. Erritmo eta sentsazio onak izan zituzten tapizean, 7. postua lortuz. Hurrengo topaketa urriak 20an izango da, Leioan jokatuko den Euskadiko Txapelketan.
 
Bestalde, Belabieta Kirol Klubarekin gimnasia edo balleta egin nahi duenak gurekin harremanetan jarri daiteke belabietagimnasia@gmail.com helbide elektronikoaren edo 621022105 zenbakiaren bidez.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!