Lehen egunean ekitaldi nagusia bazkaria izango da, elkartean bertan egingo dutena, eta urriaren 12ra arte eman daiteke izena. Hilaren 20an bola eta toka txapelketak egingo dituzte, eta egunean bertan eman ahalko da izena.
Ibarra Kirol Elkartetik animatu nahi dute jende guztia, bai bazkide bai herritarrak, ekitaldietan parte hartzera. Bola eta toka txapelketetarako izen ematea egin ahal izango da 10:30etik 12etara. «Mimo handiz prestatzen ari gara dena eta jendea animatu dadin eskatzen dugu, sari ugari banatuko baitira kategoria ezberdinetan», esan dute elkartetik. «Azkenik ez dugu ahaztu nahi Ibarrako Udalak ematen duen babesa ekintza guzti hauek burutzeko».
Egitaraua
Urriak 19, larunbata
- 09:00. Diana Giro Arteren eskutik.
- 10:45. Elkarten bilduko dira eta jarraian kalejira Txumitxaraino eta bertyan hamaiketakoa.
- Ondoren. Trikipotea Ibarran zehar. Ibilbidea: Karlatz, Danon Txokoa, Atari, Eguzkilore eta Zubiaurre.
- 14:30. Bazkaria elkartean. Menua: urdaizpikoa eta txorizoa, legatza, azpizuna piper gorriekin eta pastelak (bonbak).
Urriak 20, igandea
- 09:30. Hamaiketakoa boluntarioentzat.
- 10:30. Bola eta toka txapelketak. Izen ematea, 10:30 eta 12:00 bitartean; bost euro, bazkide eta 18 urte azpikoak doan.
- 11:00. Hildako bazkideen aldeko meza.