Ibarrako plazan egingo da solasaldia, 18:00etan hasita. Bertan «mendizaletasunaren funtzioa eta potentzialitatea» izango dute hizpide, besteak beste, gai bezala trail runninga eta mendi kultura kolektiboa landuz. Hizlariak Aitor Sanchez, Aitor Maiza, Goar Lopetegi eta Leire Agirrezabala izango dira. Ondoren, sagardo dastaketa girotua egingo dute.