Lauburu Ibarrak Errege Kopako kanporaketa jokatuko du gaur

Ataria 2024ko urriaren 8a

Lauburu Ibarrako jokalariak, Castroren aurkako gol bat ospatzen. LAUBURU IBARRA

Tafa taldearen aurka jokatuko du, 20:00etan hasita, Tafallan (Nafarroa).

Areto futboleko Lauburu Ibarra taldeak Errege Kopako bigarren kanporaketa jokatuko du gaur, Tafa taldearen aurka. 20:00etan hasiko da partida, Tafallan (Nafarroa) eta partida gogorra izango da, ligan lehen postuetan baitago talde nafarra ibartarrekin berdinduta. Partida garrantzitsua da Lauburu Ibarrarentzat, irabaziz gero hurrengo kanporaketa Bigarren Mailako talde baten aurkako jokatuko baitu, etxean.

Garaipen zabala ligan

Asteburuan 2. B Mailako talde ibartarrak 11-0 irabazi zuen Castro taldearen aurka, eta sailkapeneko lehen postuan dago 10 punturekin. Lauburu Ibarrak erraz irabazi zuen partida, igo berria den eta lehiatu ezin izan zen Castro taldeari. Denboraldiko lehen garaipena izan da Belabietan bigarren jardunaldiko berdinketaren ostean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!