Unai Iribar, hirugarren Malasiako Langkawi Tourrean

Ataria 2024ko urriaren 7a

Unai Iribar, bigarrena eskuinetik, Langkawi Tourreko podiumean. KERN PHARMA

Kern Pharma taldeko txirrindulari ibartarrak podiumera igotzea lortu du. Talde onenaren saria lortu du Kern Pharmak, hiru txirrindulari lehen hamar postuetan sartuz.

Unai Iribar txirrindulari ibartarrak podiumera igotzea lortu du Malasiako Langkawi Tourrean, sailkapen orokorreko hirugarren postua lortuz. Max Poole izan zen irabazlea, 13 segundotara geratu zen Thomas Pesenti eta Iribar 20 segundotara. Hirugarren postua probaren hirugarren etapan egindako lanean oinarritu zen. Tourraren etapa erregina izan zen, eta Kern Pharma taldeak hiru txirrindulari sartu zituen talde nagusian. Horietako bat Iribar izan zen, eta besteak Ibon Ruiz eta Jorge Gutierrez. Bi azken horiek lehen hamar postuetan sartzea lortu zuten tourraren sailkapen orokorrean, eta talde onenaren saria lortu zuen Kern Pharmak.

Pablo Urtasun Kern Pharmako kirol zuzendariak azaldu duene, «tourraren balantzea oso positiboa da. Igoeran bukatzen zen etapan hirugarren jarri ginen, baina oraindik etapa asko geratzen ziren eta eta lanean arituz postuak eta denbora-sariak kontua hartuz, Unai Iribarrekin podiuma lortu dugu». Talde guztia zoriondu du Urtasunek egindako lanarengatik: «Txirrindulari guztien jarrera bikaina izan da eta genuen ehuneko ehuna eman dugu».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!