Liburutegi tutorizatuetan izena emateko aukera zabalik da

Ataria 2024ko irailaren 30a

Interesa dutenek asteazkena arte izango dute izena emateko aukera. Ibarrako udalak gurasoen inplikazioa azpimarratu du.

Ikasturte honetan ere Ibarrako LH5 eta LH6an dauden haurrak liburutegi tutorizatuan parte hartzeko aukera izango dute. Izena emateko azken eguna asteazkena izango da, eta kultur etxeko harreran eta udaletxeko harreran aurkitzen diren esku-orrien bidez egin ahalko da.

Ibarrako Udalak gurasoen inplikazioa azpimarratu du: «Proiektua gutxitik gehiagora doa. Hala ere, proiektua bideragarri egiteko guraso edo komunitateko kide boluntarioen parte hartzea handitzea ezinbestekoa izango da proiektuak aurrera egingo badu. Zehazki, etxeko lanen saioetako bidelagun boluntarioak behar dira».

Horrez gain, udalak esan du boluntarioek ez dutela irakasle lanik egingo, «beren zeregina liburutegi tutorizatuak irauten duen bitartean ekitatea, elkartasuna eta elkarlaguntza sustatzea dira». Beraz, herritarrak animatu dituzte, «proiektu honen parte aktibo, haur eta gaztetxoek liburutegi tutorizatuaz gozatzeko aukera izan dezaten».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!